- Galleta krema egiteko esnegaina irakin eta gutxinaka gorringoak gehitu ez daitezela mamitu.
- Thermomixean gailetak guztiz birrindu eta bertan esnegain eta gorringo nahastearekin elkartu.
- Hozkailuan gorde 6-8 ordu gutxienez.
- Esne aparra egiteko esnea, esnegaina eta azukrea hotzean nahastu.
- Iragazi eta sifoian sartu. Karga bat ipini eta hozkailuan gorde.
-
Kafe izozki bat egin.
- Kafe birrindurak egiteko gurina bigundu eta beste osagaiekin nahastu (azukrea, gatza, almendra hautsa, irina, kakaoa eta kafe birrindua).
- Paper sulfurizatu biren artean sartu eta arrabolaz zabaldu oso fin (3mm).
- 180ºZ-tan laberatu 15 minutu inguru. Hoztu.
- Leku freskoan kontserbatu. Zerbitzuan eskuekin birrindu beharrezko kantitatea.
- Esne kondentsatuzko makiltxo kizkurtuak egiteko 100ml esne kondentsatu eta 20gr irin ondo nahastu eta botatzeko mauka batean jarri muturrik gabe.
- Zulo txikitxu bat egin eta silpat batean zabaldu makil luzeen itxura emanez.
- 180ºZ-tan laberatu 10 minutu inguru (urreztatzen hasi arte).
- Silpatetik ateratzean kizkurtu apur bat era leku freskoan erreserbatu.
- Nahi izanez gero gogorragoak egin daitezke irin gehiago botatzen (40gr) baina hauek ezin izango dira kizkurtu.
PLATEREZTATZEAN:
kopa batean gaileta krema jarri, gainean kafe birrindurak eta kafe izozki kenefa bat. Gainean esne aparraz osatu eta gainetik kafe birrindura gehiago ipini. Esne kondentsatuzko makiltxo batekin apaindu.