Bota kazo batean ura; gehitu gatza eta margarina. Irakin eta eragin zurezko espatularekin.
Gehitu irin guztia, bahetuta, kolpe batez, eta eragin bizitasunez espatularekin, orea leuna eta homogeneoa izan arte. Kazoaren paretetatik eta hondotik bereiztean, jarraitu oreari eragiten beste 2-3 minutuz, pixka bat lehortzeko.
Jarri terreina batean; gehitu arrautza osoak, banan-banan, bakoitza bota aurretik aurrekoa orean ondo deseginda dagoela ziurtatuta.
Jarraitu orea lantzen. Altxatu noizean behin, zinta baten moduan erortzen dela ziurtatu arte. Hori egiten badu, prest dagoela seinale.
Sartu mahuka batean, eta bota pastelgintzako espatula batean, eta zatitu. Bota zatiak olioa 175 ºC-tan edukiko duen zartagin batera. Frijitu ahala, choux pasta puzten eta gorritzen joango da. Kruxpetak eginda egongo dira barrutik hutsik daudenean. Atera zartaginetik eta jarri sukaldeko paper xurgatzailearen gainean, koipea xukatzeko.
Pastel kremaz bete eta pasatu azukre-aletatik, kanpotik azukrez blai gera daitezen.
Nutrizio informazioa (errazio 1)
Energia
49.88kcal
Karbohidratoak
12.48g
Proteinak
0.0g
Koipeak
0.0g
Koipeak
0.0g
Azukreak
0.0g
Gatza (Sodioa)
0.0mg
Azido folikoa
0.0ug
C bitamina
0.0g
A bitamina
0.0ug
Zinka
0.01mg
Burdina
0.04mg
Kaltzioa
0.08mg
Kolesterola
0.0mg
Gantz azido poliasegabeak
0.36g
Gantz azido monoasegabeak
0.0g
Gantz azido aseak
0.0g
Zuntza
0.0g
Datuak adierazgarriak dira eta ez dira erabili behar mediku helburuetarako. Webgunearen arduradunak edozein erantzukizunetatik salbuetsita daude.