Orburuak garbitu kanpoko hostoak eta buztana kenduaz. Bihotzei erdigunea kendu bolatxoak egiteko tresna baten laguntzaz.
Zuzenean, prest edukiko dugun oliba oliotan murgildu ilundu ez daitezen .
Tipulina uztai oso finetan txikitu.
Urdaiazpiko xerra finak moztu eta paper sulfurizatu baten gainean jarri.
ELABORAZIOA
Urdaiazpiko xerrak labean lehortu 60ºC-tan.
Lehor dagoenean thermomixean birrindu hautsa bihurtzeko. Kantitate gutxi bada, morteroan egin daiteke.
Orburuak konfitatu oso tenperatura baxuan.
Bigun eta osoak daudela, oliotatik atera eta ondo xukatu buruz behera ipiniaz, hau da: hutsunea beherantza.
Foie saltsa egiteko, foie (soberakinak egon ezkero hauek erabili) Oportoko ardo apur batekin sutan jarri, gutxitu eta esnegaina gehitu.
Irakin saltsa ehundura eduki arte eta gatzarekin ondu. Turmix txikiarekin xehatu eta txinotik iragazi.
ZERBITZUA
Orburuak erdibitu eta barrukaldea gorantza dutela plater batean antolatu. Berotu mikrouhin labean eta foie saltsa beroarekin saltsatu. Urdaiazpiko hautsaz hautseztatu eta tipulin txikituaz ere.
Nutrizio informazioa (errazio 1)
Energia
3442.41kcal
Karbohidratoak
7.54g
Proteinak
14.09g
Koipeak
368.27g
Koipeak
368.27g
Zuntza
28.06g
Gantz azido aseak
52.97g
Gantz azido monoasegabeak
268.62g
Gantz azido poliasegabeak
30.38g
Kolesterola
14.18mg
Kaltzioa
140.34mg
Burdina
5.83mg
Zinka
4.37mg
A bitamina
43.34ug
C bitamina
19.76g
Azido folikoa
122.4ug
Gatza (Sodioa)
0.0mg
Azukreak
0.0g
Datuak adierazgarriak dira eta ez dira erabili behar mediku helburuetarako. Webgunearen arduradunak edozein erantzukizunetatik salbuetsita daude.