12/02/2024
arrautzak
glutena
esnea
sulfitoak
PREELABORAZIOAK
-Bezperatik garbantzuak (txitxirioak) beratzen utzi.
-Barazkiak garbitu (kuia, tipula, porrua eta berakatza) eta brunoisean moztu.
ELABORAZIOA
-Garbantzuak egosi eta erreserbatu (potekoak badira egosita egongo dira).
-Barazkiak hauen gogortasunaren arabera sueztitu.
-Garbantzu egosiak Thermomixean birrindu (ez utzi garbantzu osorik birrintzeke).
-Sueztitutako barazkiak birrindutako garbantzuekin nahastu ore bat lortu arte. Gatz eta piperhautsarekin atondu eta soia saltsa gehitu.
-Garbantzu irina gehitu orea hezeegia gelditu ezkero.
-Orea hozten utzi.
-Hotza dagoenean, 30 gramoko ore zatiak biribildu eta garbantzu irinez, arrautzez eta ogi birrinduz birrineztatu.
ZERBITZUA
-Olio ugaritan frijitu.
-PIKILLO SALTSA batekin lagundu.
Datuak adierazgarriak dira eta ez dira erabili behar mediku helburuetarako. Webgunearen arduradunak edozein erantzukizunetatik salbuetsita daude.