Aurreko egunean jarri beratzen txitxirioak uretan eta gatz pixka batekin. (ur epela aukeran)
Zuritu eta txikitu tipula brunoise erara, eta azenarioa eta porrua ilargi erditan. Gorde.
Bakailaoa desisoztu kameran.
ELABORAZIOA:
Iragazi eta garbitu txitxirioak ur hotz ugaritan.
Jarri ur hotza marmita erdi batean barazki ongarriekin eta oliba-olio pixka batekin eta sutan jarri.
Gehitu txitxirioak ura irakiten hasten denean. Gatz pixka bat gehitu eta bitsatu noizean behin.
Mantendu irakiten su txikian txitxirioak bigundu arte.
Ziazerbak egosi ingeles erara, freskatu, xukatu eta xehetu. Gorde.
Moztu bakailaoa dadotxotan (azalarekin). Gorde
Egosi arrautzak. Freskatu eta banandu gorringoa eta zuringoa. Zuringoa dadotxotan moztu eta gorde gorringoa majatua egiteko.
Egin ehotu bat (majatu bat): kozinatu baratxuriak oliotan, pixka bat txigortu arte, gehitu piperrauts gozo pixka bat sutatik kanpo (erre ez dadin). Isuri almaiza batera eta ogi lehor frijitua eta gorringo egosia gehitu. Txikitu dena. Txitxirioei gehitu eta irakinaldi bat eman.
Gehitu txikitutako arrautza zuringoa, ziazerbak, bakailaoa eta irakinaldi bat eman.
Puntuan ipini.
ZERBITZUA:
Sopa-ontzi batean aurkeztu plater baten gainean.
Nutrizio informazioa (errazio 1)
Energia
NaNkcal
Karbohidratoak
NaNg
Proteinak
NaNg
Koipeak
NaNg
Koipeak
NaNg
Zuntza
NaNg
Gantz azido aseak
NaNg
Gantz azido monoasegabeak
NaNg
Gantz azido poliasegabeak
NaNg
Kolesterola
NaNmg
Kaltzioa
NaNmg
Burdina
NaNmg
Zinka
NaNmg
A bitamina
NaNug
C bitamina
NaNg
Azido folikoa
NaNug
Gatza (Sodioa)
NaNmg
Azukreak
NaNg
Datuak adierazgarriak dira eta ez dira erabili behar mediku helburuetarako. Webgunearen arduradunak edozein erantzukizunetatik salbuetsita daude.