Bezperan babarrunak garbitu eta beratzen jarri ur hotz ugarian.
Tipula, azenarioa eta porrua brunoisean moztu eta gorde.
Tomatea dadotan moztu eta gorde.
Txorizoa, hirugiharra eta sahieskia (freskoa nahiz ontzutua) gorde.
Baratxuria xaflatan moztu eta gorde.
Aukeran: aza zati handitan moztu.
ELABORAZIOA
Babarrunak lapiko (marmita erdi) batean ipini beratze urarekin.
Hirugiharra, saiheskia eta txorizoa bertan sartu.
Tipula, azenarioa, porrua eta tomatea gehitu.
Gatza eta olio pixka bat bota eta sutan jarri.
Babarrunak poliki-poliki eta etengabe irakin behar du desegin ez dadin.
Haragiak prest daudenean, atera.
Zatitan moztu hobeto anoatzeko eta gorde.
Babarrunak samurtzen direnean, zartagin batean berakatz txikitua olio hotzarekin sutan jarri eta dantzan hasten denean, piperrautsa erantsi, ondo nahastu eta berehala babarrunei bota.Irakinaldi bat eman.
Egokitu gatz puntua.
ZERBITZUA ETA PLATERATZEA
Plater sakon batean zerbitzatu.
Beste platertxo batean piperminak (piparrak) atera.
Ingeles erara egositako azarekin ere hornitu daiteke. Horrela bada baratxuri olio errearekin onduko dugu.
Nutrizio informazioa (errazio 1)
Energia
489.37kcal
Karbohidratoak
35.98g
Proteinak
28.04g
Koipeak
19.62g
Koipeak
19.62g
Zuntza
24.92g
Gantz azido aseak
5.27g
Gantz azido monoasegabeak
12.79g
Gantz azido poliasegabeak
1.69g
Kolesterola
14.52mg
Kaltzioa
147.04mg
Burdina
8.7mg
Zinka
3.19mg
A bitamina
67.22ug
C bitamina
4.78g
Azido folikoa
394.28ug
Gatza (Sodioa)
0.0mg
Azukreak
0.0g
Datuak adierazgarriak dira eta ez dira erabili behar mediku helburuetarako. Webgunearen arduradunak edozein erantzukizunetatik salbuetsita daude.