Kipula brunoisean eta porru garbitua 2-3zm-tako zatitxoetan moztu.
Kuia dadotan eta azenarioa ilargi-erdian moztu.
Hasteko, kipula xamurtzen jarri eta bigundutakoan azenarioa gaineratu eta sueztitu,porruak gehitu.
Porrua bigundu baino lehen patata kraskatua gehitu eta busti fumet edo hondo zuriarekin(kuia erabili nahi badugu une honetan gehituko dugu).
Ondu.Irakin motelean eta jarraian mantendu patatak almidoia saldan askatzeko eta patata-lapikokoa loditzeko.7
Tomate saltsa bota nahi badugu,patata bigun dagoenean erantsiko dugu,patata ez itsasteko.
Hornigaia, haragia edo arraina izan daiteke edo hornigaia ez eramatea.Hornigai arruntenak hauxe dira;saihets-hezurra eta lukainka bi hauek aparte egosten dira,egosi ondoren moztu egiten dira,eta patatak ia -ia eginak direnean gehitzen dira.Patatekin alde berean sukaldatzen badira kipularekin sueztitzen dira.
Arraina erabiltzekotan ,arrain arruntena bakailaoa da.Azken irakinaldian bakailao izpitua gehitzen da,eta eman irakinalditxo bat,egiten amaitzeko.
Jarri gatz eta loditasun puntuan.
Nutrizio informazioa (errazio 1)
Energia
117.82kcal
Karbohidratoak
1.84g
Proteinak
5.64g
Koipeak
9.53g
Koipeak
9.53g
Azukreak
0.0g
Gatza (Sodioa)
0.0mg
Azido folikoa
16.8ug
C bitamina
5.4g
A bitamina
52.83ug
Zinka
5.09mg
Burdina
5.25mg
Kaltzioa
21.4mg
Kolesterola
10.2mg
Gantz azido poliasegabeak
0.87g
Gantz azido monoasegabeak
6.74g
Gantz azido aseak
1.38g
Zuntza
0.86g
Datuak adierazgarriak dira eta ez dira erabili behar mediku helburuetarako. Webgunearen arduradunak edozein erantzukizunetatik salbuetsita daude.