24/02/2024
krustazeo
arraina
esnea
moluskuak
PLATEREZTATU:
Zerbitzuan txitxarroa plantxan egin guztiz sukaldatu gabe. Bandejatxo batean patatekin batera milorri bat osatu: txitxarro, patata, txitxarro, patata eta txitxarroarekin amaitu, azala gorantza duelarik. Laberatu sukaldatzen amaitzeko eta patata berotzeko. Zalda irakin. Plater sakon baten erdian milorria ipini. Gainean berakatz krema koilarakadatxo bat eta inguruan muskuilu txikituak eta algak julianan jarri. Piperrauts olio haritxo batekin inguratu eta perrexil txikituaz hautseztatu plater osoa. Milorriaren inguruan izotz lehor puskak jarri, perrexil txorta batekin apaindu eta pitxar batean itsas zalda oso beroa zerbitzatu jantokian kamareroek bazkaldarraren aurrean zerbitza dezaten platerean lainoa sortuz.
Datuak adierazgarriak dira eta ez dira erabili behar mediku helburuetarako. Webgunearen arduradunak edozein erantzukizunetatik salbuetsita daude.