Ondu gatzarekin eta piperbeltzarekin ahate-paparra eta zartagin batean erre oliorik gabe, gantza duen aldetik lehenik eta gero beste aldetik.
Egosi zukua bi azukre koiladakarekin karamelu arinaren lodiera lortu arte.
Gehitu Demi-glacea eta azkenik laranja azalaren juliana.
Irakiten utzi eta urritzen denean gurin pixka batekin loditu.
Salteatu madariak gurinarekin. Gehitu azukre beltza, ur pixka bat, kanela-txotxa bat eta limoi-zukua eta dena batera kozinatu.(karamelatuta dagola ikusten badugu eta madariak oraindik gogor, ur gehiago gehitu. Bigun daudenean hagaxkarekin apurtu).
Salteatu ziazerba orriak ekilore olioarekin. (Ziazerba freskorik ez badugu, egosi ingeles erara izoztutakoak. Xehetu eta bolatxoak egin. Irineztatu eta frijitu).
ZERBITZUA
Laberatu ahate-paparra 2-3 minutuz.
PLATERERATZEA
Xerratu ahate-paparra eta platereratu abaniko forman. bota saltsa gainetik eta pixkatxo bat platerean.
Ipini ziazerbak plateraren erdian. (bolatxoak egin badira, plateraren inguruan ipini).
Jarri madari konpota beroa ziazerbaren gainean uztai baten laguntzarekin. (konpotaren inguruan ziazerba ikusiko da).
Apaindu usain-belarren batekin (edo tipulin- edo perrexil-olioarekin).
Nutrizio informazioa (errazio 1)
Energia
201.63kcal
Karbohidratoak
29.74g
Proteinak
0.14g
Koipeak
9.17g
Koipeak
9.17g
Azukreak
0.0g
Gatza (Sodioa)
0.0mg
Azido folikoa
0.32ug
C bitamina
0.16g
A bitamina
0.3ug
Zinka
0.13mg
Burdina
0.46mg
Kaltzioa
17.3mg
Kolesterola
0.0mg
Gantz azido poliasegabeak
1.04g
Gantz azido monoasegabeak
6.7g
Gantz azido aseak
1.31g
Zuntza
0.01g
Datuak adierazgarriak dira eta ez dira erabili behar mediku helburuetarako. Webgunearen arduradunak edozein erantzukizunetatik salbuetsita daude.