Aurreelaboratu lupiatxoak eta hezurrik gabeko solomoak atera. Gorde.
Berakatza eta perexila brunoisean moztu. Banatuta gorde.
Tipulina ur hotzetan murgildu hidratatzeko. Horrela gorde.
ELABORAZIOA
Azalore-purea: ingeles erara egosi azalorea; xukatu eta xehetu gurina ukendu puntuan (beroaren eraginez ehundura krematsua hartzen du horrela) pixkanaka gehituz nahi den lodiera lortu arte; lodiera eta zapore puntuak eman. Maria-bainuan mantendu zerbitzuan zehar eta irabiatu noizean behin zarakarrik egin ez dadin. Filmarekin estali.
Tomate concassea egin. Gorde.
Olio errea: zartagin batean oliba-olioa bota eta barakatza brunoisean; sutan jarri eta berakatza frijitzerakoan, gehiegi gorritu gabe, sutatik atera eta perexila brunoisean gahitu. Gorde.
ZERBITZUA
Lupiatxoaren solomoak gatzatu eta plantxan markatu gorritu arte; erretilu batetan jarri eta fumet edo ardo zuri apur bat gehitu; laberatu 180º C-ra.
Azalore-purea, tomate concasse eta olio errea bero mantendu.
PLATERERATZEA
Plater atalean eta metalezko aro baten laguntzaz tomate concassea jarri; alboan azalore-pure koilarakada bat jarri eta tontorraren gainean tipulin zati polit pare bat jarri; lupiatxoa concasse tomatearen gainean jarri; olio errea lupiaren gainean bota; eta brunoisean moztutako tipulinarekin apaindu.
Nutrizio informazioa (errazio 1)
Energia
263.08kcal
Karbohidratoak
0.98g
Proteinak
0.66g
Koipeak
28.47g
Koipeak
28.47g
Zuntza
0.39g
Gantz azido aseak
3.95g
Gantz azido monoasegabeak
17.89g
Gantz azido poliasegabeak
5.39g
Kolesterola
0.0mg
Kaltzioa
2.93mg
Burdina
0.23mg
Zinka
0.32mg
A bitamina
1.12ug
C bitamina
7.72g
Azido folikoa
9.19ug
Gatza (Sodioa)
0.0mg
Azukreak
0.0g
Datuak adierazgarriak dira eta ez dira erabili behar mediku helburuetarako. Webgunearen arduradunak edozein erantzukizunetatik salbuetsita daude.