Urdaiazpikoa aurreelaboratu (edo urdaiazpikoaren zatiak). Gehiegizko gantza kendu eta lotu. Gorde.
Moztu azenarioa dadotan eta gorde.
Moztu lekak ronbotan eta gorde.
Zuritu patatak eta moztu dadotan. Gorde.
Txikitu perrexila brunoisean eta gorde.
ELABORAZIOA
Bota gatza eta piperbeltza urdaiazpikoari eta olioztatu. Jarri gastronorm plaketan tamainaren arabera. Sartu labean 180ºC-ra piezaren bihotzean 85ºC hartu arte edo, burruntzi bat sartzean odolik ateratzen ez den arte eta burruntzia espainetara eramaterakoan bero dagoela ziurtatu arte.
Urdaiazpikoa egindakoan plaketatik atera eta pausatzen utzi, zuntzak lasai daitezen eta tenperatura zati osoan berdindu dadin.
Xerratu eta zabaldu plaketan bata bestearen gainean baina pilatu gabe. Aluminiozko paperarekin estali eta gorde.