Garbitu patatak eta egosi azalarekin. Hotzitu pixka bat, zuritu eta xaflatan moztu.
Galdarraztatu muskuiluak. Freskatu eta alboko sokak kendu. Gorde.
Egosi olagarroa. Izutu, gatzik gabeko ur irakinean hiru aldiz sartu eta ateraz, eta egosi (1 edo 2 kg. bitarteko pisurako 30 min. gutxi gorabehera). Hotzitu eta moztu 1 cm-ko xerratan. Gorde.