Ahate-konfita: ireki lata eta atera aleak kontu handiz; xukatu eta gastronorm erretilu batetan jarri. Gorde.
Sagarrak zuritu eta zatitu. Gorde.
Tipula juliana erara moztu eta gorde.
Patatak zuritu eta okin erara moztu eta gorde.
Perrexil hostoak aukeratu eta ur hotzean sartu.
ELABORAZIOA
Sagar-purea: sagarrak kozinatu gurinarekin eta azukre apur batekin. Estali eta egosi. Azkenik txikitu. Gorde.
Okin patatak: patatak eta tipula elkartu eta gatzarekin eta piperbeltzarekin ondu. Gehitu olioa estali arte eta sartu labean kozinatu arte. Gorde.
Oporto saltsa: urritu oportoa ia likido lodia bihurtu arte, demiglasa gehitu eta irakin arazi; loditu eta gatz puntua egokitu behar izanez gero. Gorde.
ZERBITZUA
Ahate konfita labean sartu tenperatura altuan (200 ºC) azala gainerre arte. Atera eta platereratu.
Okin patatak berotu eta xukatu.
Sagar-purea berotu.
Oporto saltsa berotu.
PLATERERATZEA
Okin patatak plater erdian jarri, ahate konfita gainean eta alboan sagar-purea.
Saltsa bota neurriz.
Perejil hostotxo batekin apaindu.
Nutrizio informazioa (errazio 1)
Energia
872.65kcal
Karbohidratoak
10.59g
Proteinak
0.11g
Koipeak
92.21g
Koipeak
92.21g
Azukreak
0.0g
Gatza (Sodioa)
0.0mg
Azido folikoa
0.12ug
C bitamina
0.35g
A bitamina
3.99ug
Zinka
0.96mg
Burdina
0.09mg
Kaltzioa
0.51mg
Kolesterola
0.0mg
Gantz azido poliasegabeak
58.71g
Gantz azido monoasegabeak
18.92g
Gantz azido aseak
11.08g
Zuntza
0.03g
Datuak adierazgarriak dira eta ez dira erabili behar mediku helburuetarako. Webgunearen arduradunak edozein erantzukizunetatik salbuetsita daude.