Alberjiniak: garbitu eta kendu txortena; luzetara ireki; mamia atera goilaraz baliatuz; mamia paisana erara txikitu. Gorde alberjinia hustua eta mamia beste alde batetik.
Arrautzak egosi, freskatu eta dado txikitan moztu.
Irineztatu eta olio bero ugaritan frijitu aurrez hustutako alberjinia (gehiegi frijitzen badira forma galduko dute eta betetzeko ez dute balioko); ondo koipegabetu eta gorde.
Betegarria: tipula sueztitu; koipea kendu; alberjiniaren mamia gehitu eta dena sueztitu; bexamela gehitu eta dena irakin; urdaiazpiko egosia eta arrautza gehitu; irakin eta gatz puntua eman. Hoztu.
Alberjiniak betegarri hotzarekin bete.
Barrengorri saltsa prestatu.
ZERBITZUA
Barrengorri saltsa berotu.
Alberjiniak gazta birrinduaz hautseztatu eta labean sartu berotzeko eta gainerretzeko.
PLATERATZEA
Jarri saltsa plater zapal batean; jarri gainean alberjinia bero-bero eta gainerrea.
Perrexil txikituarekin apaindu.
Nutrizio informazioa (errazio 1)
Energia
201.06kcal
Karbohidratoak
4.31g
Proteinak
2.0g
Koipeak
18.72g
Koipeak
18.72g
Zuntza
3.79g
Gantz azido aseak
2.26g
Gantz azido monoasegabeak
3.82g
Gantz azido poliasegabeak
11.81g
Kolesterola
0.0mg
Kaltzioa
26.12mg
Burdina
1.64mg
Zinka
1.55mg
A bitamina
13.48ug
C bitamina
9.23g
Azido folikoa
34.91ug
Gatza (Sodioa)
0.0mg
Azukreak
0.0g
Datuak adierazgarriak dira eta ez dira erabili behar mediku helburuetarako. Webgunearen arduradunak edozein erantzukizunetatik salbuetsita daude.