15/12/2021
AURREELABORAZIOAK:
ELABORAZIOAK:
Jarri marmita batean babarrunak, porrua, tipula eta baratxuria. Estali ur hotzarekin eta jarri irakiten. Irakiten hasten denean aparra kendu, jaitsi sua eta utzi egosten, salda gabe geratu ez dadila begiratu samurrak izan arte.
Bitartean, hirugiharra mirepoixean moztu eta zartagin estali batean jarriko ditugu, gantz guztia aska dezan.
Kendu porrua eta tipula eta birrindu egosteko salda pixka batekin.
Babarrunei nahasketa gehitu.
Hirugiharra sartaginetik atera eta bertan aza gehituko dugu, bertan sueztitzeko. Babarrunei hirugiharra eta kalabaza gehitu eta egosi minutu batzuetan. Gatz puntua begiratu.
Komino, piperrauts eta oregano olioa egin
ZERBITZUA:
Plater sakon batean serbitzatuko da.
Serbitzerakoan, bol batean komino, oregano eta piperrauts olioa jarriko dugu, prestaketa tanta batzuekin zipriztintzeko.
Datuak adierazgarriak dira eta ez dira erabili behar mediku helburuetarako. Webgunearen arduradunak edozein erantzukizunetatik salbuetsita daude.