Jarri mihia eta barazki ongarriak presio-eltze batean; estali ur hotzez ; gehitu ardo zuri apur bat ; ondu gatzarekin , itxi eltzea eta irakiten utzi 45 minutuz.
Atera mihiak eta zuritu bero daudela (Hau bezperan egitea komenigarria da).
Moztu mihia xerretan, ez mehe ez lodi.
Arrautzaztatu, frijitu eta koipegabetu.
Prestatu espainar saltsa arina.
Ipini mihi-xerrak rondoi batean.
Bota espainiar saltsa arina eta 5 minutuan irakin. Gorde.
Azenario-dadoak ingeles erara egosi, freskatu eta gorde.
Ilarrak ingeles eran egosi, freskatu eta gorde.
Piper gorria labean erre, zuritu eta ronbotan moztu. Gorde.
Samurtu patatak eta gorde.
ZERBITZUA
Berotu mihia.
Kozinatu apur bat piperra baratxuri apur batekin.
Salteatu egositako barazkiak.
Frijitu patatak.
PLATERERATZEA
Jarri plater zapalean mihi xerrak kontu handiz platera zikin ez dadin.
Jarri goarnizioa gainetik modu txukun batean.
Hautseztatu xehetutako perrexilez.
Nutrizio informazioa (errazio 1)
Energia
1.19kcal
Karbohidratoak
0.24g
Proteinak
0.04g
Koipeak
0.0g
Koipeak
0.0g
Azukreak
0.0g
Gatza (Sodioa)
0.0mg
Azido folikoa
0.05ug
C bitamina
0.14g
A bitamina
0.01ug
Zinka
6.01mg
Burdina
6.01mg
Kaltzioa
6.18mg
Kolesterola
0.0mg
Gantz azido poliasegabeak
0.0g
Gantz azido monoasegabeak
0.0g
Gantz azido aseak
0.0g
Zuntza
0.01g
Datuak adierazgarriak dira eta ez dira erabili behar mediku helburuetarako. Webgunearen arduradunak edozein erantzukizunetatik salbuetsita daude.