03/06/2021
arrautzak
arraina
glutena
esnea
ziapea
soja
sulfitoak
AURREELABORAZIOAK:
Brioche-ogiaren masa:
- Burruntzali batean esne-gaina legamiarekin berotzen dugu erabat desegin arte.
- Irina, gatza eta azukrea nahastu, eta pixkanaka legamia eta esnegaina isuriko ditugu, oratzen ari garen bitartean.
- Aldez aurretik labearen gainean utzitako gurina eta arrautzak gehitu.
- Kitchenarekin oratzen dugu ordu erdiz gutxienez.
- Bola bat egin eta filmarekin estaliko dugu, ordubetez labearen gainean hartzitzen utziko dugu, edo zortzi orduz kameran.
Oilaskoa:
- Oilasko-izterrak hezurgabetu eta xerratu, esnez eta baratxuriz marinatu ganberan gutxienez ordubetez.
Patatak:
- Moztu patatak txip moduan mandolinarekin eta gorde ur hotzetan.
Elaborazioak
Brioche ogia:
- 80 g-ko opilak egin, eta laberatu 20 minutuz 160º-tan, ogia egin arte. Margotu gainazala arrautza-gorringoarekin, eta txigortu 180º-tan bi minutuz.
Oilaskoa:
- Xerrak xukatu eta pankoarekin enpanatu. Frijitu olio bero ugarirekin eta pasatu gastrorm batera paper xurgatzailearekin gehiegizko olioa kentzeko.
Saltsak:
Eztia eta ziapea:
- Nahastu eztia, ziapea eta maionesa.
Saltsa arrosa karamelatutako ananarekin:
- Karamelatu anana bere zukuarekin eta azukre pixka bat zartaginean.
- Egin saltsa arrosa bat ketchup, maionesa eta tabaskoarekin eta gehitu karamelatutako anana, birrindu irabiagailuarekin.
Patatak:
- Frijitu patatak parisien batean olio ugarirekin.
Zerbitzua
- Jarri hanburgesa letxuga pixka batekin eta tomate xerra batekin, gero plateraren erdian ipini. Eskuinean, jarri patata pila bat eta saltsekin aurrez bete ditugun pipetak.
Datuak adierazgarriak dira eta ez dira erabili behar mediku helburuetarako. Webgunearen arduradunak edozein erantzukizunetatik salbuetsita daude.