Hegaluze-xaflak eskabetxean prestatu: bota gatza xerrei eta plantxan markatu; baratxuria eta tipula sueztitu oliba-oliotan; gehitu ereinotza, piperbeltz beltz garauak eta ozpina eta dena egosi; erantsi ardo zuria eta jarraitu egosketa; hagaluze-xerrak gehitu eta 10 segundoan egosi; sutik atera eta hotzean gorde.
Piperrada prestatu eta gorde.
Patatak egosi ur hotzetik abiatuta gatz apur batekin. Egosi ondoren zuritu eta xerra finetan moztu. Gorde.
PLATERERATZEA
Jarri plater apal batean patata-xerrak.
Ipini horren gainean piperrada epela.
Jarri goian hegaluzea eskabetxean.
ZERBITZUA
Zerbitzatzeko unean eskabetxearen likido apur bat bota.
Perrexilez hautseztatu.
Nutrizio informazioa (errazio 1)
Energia
333.39kcal
Karbohidratoak
0.67g
Proteinak
0.49g
Koipeak
36.69g
Koipeak
36.69g
Zuntza
0.03g
Gantz azido aseak
5.25g
Gantz azido monoasegabeak
26.81g
Gantz azido poliasegabeak
3.01g
Kolesterola
0.0mg
Kaltzioa
0.99mg
Burdina
0.68mg
Zinka
0.9mg
A bitamina
0.03ug
C bitamina
0.39g
Azido folikoa
0.13ug
Gatza (Sodioa)
0.0mg
Azukreak
0.0g
Datuak adierazgarriak dira eta ez dira erabili behar mediku helburuetarako. Webgunearen arduradunak edozein erantzukizunetatik salbuetsita daude.