ES / EUS/ EN
MENU ERREZETAK
AZKENBURUKOAK
BIGARREN PLATERAK, ARRAINA
BIGARREN PLATERAK, HARAGIA
KAFEAK
KOKTELAK
KONFITERIA
LEHENENGO PLATERAK
OGIA ETA OKINDEGIKO PRESTAKINAK
SARRERAK ETA ENTSALADAK

HUTSEAN SUKALDATUTAKO TXERRIKUMEA MADARI ETA ARTOAREKIN (Degustazioa: anoa 1/2)

24/06/2022

min

FAMILIA: HARAGIAK

Segundos platos, carne: Segundos platos, carne
BEGANOAK:
BARAZKIJALEAK:

ALERGENOAK

arrautzak

arrautzak

glutena

glutena

esnea

esnea

sesamo-aleak

sesamo-aleak

sulfitoak

sulfitoak

Osagaiak 10 ano/unitate -arentzat

Txerrikumea
2.5 kg
Gatz mehea
0.020 kg
Oliba-olioa, bizia
0.10 l
Berakatza, burua
0.50 ud
Erromeroa
0.0010 ud
Konferentzia udarea
2.0 kg
Limoiak
0.25 kg
Arto-irina
0.10 kg
Esnegaina (harrotzekoa)
0.20 l
Esnea
0.20 l
Gorringoa pasteurizatua.
0.060 l
Azukrea
0.025 kg
Artua, quicos
0.040 kg
Gurina
0.050 kg
Sesamo zuriaren haziak
0.030 kg
DEMI-GLACE
0.25 l
MADARI KONPOTA
0.50 kg

Osagaiak: DEMI-GLACE - 0.25 l

Elaborazioa

AURREELABORAZIOAK

  • Txerrikumea garbitu: sigilua eta erraiak baztertu, burua kendu eta erditik luzeeran moztu. 
  • Guztiz hezurgabetu bere itxura mantenduz.
  • Zatitu anoaka (anoa erdiak dira, hezurgabetuta 100 gramokoak eta gutxi gora behera 20-22 anoa irtetzen dira txerrikume bakoitzetik). 
  • Hutsean ontziratu eta poltsa bakoitzean berakatz ale zuritu eta zapaldu batzuk, gatza, oliba-olioa eta erromero adar zatitxo bat sartuko diogu.

ELABORAZIOA

  • Txerrikumetik ateratako hezurrekin demi-glace bat egin.
  • Txerrikumea Ronerrean sartu 85ºCtan 5-6 ordu inguru (pieza bakoitzaren bolumenaren arabera).
  • Arto krema egin: thermomixean txakinartoa, esnegaina, esnea, 60gr gorringo pasteurizatu, 25gr azukre eta 30gr arto txigortua sartu. 90ºCtan jarri eta birrindu krema bat lortzeko. Ez egin goizegi, gorringoak ez daitezela larregi mamitu, saiatuko gara zerbitzua hastean egiten.
  • Sesamo beltza oliorik gabeko zartagin batean txigortu.
  • Madari konpota egin.
  • Madari salda egin: madariak zuritu, txurtena baztertu eta zatitu. Limoi zukua gehitu eta egosi (urarekin) 20 minutu inguru. Bigun daudela xehatu eta iragazi. 
  • Txerrikumea ronerretik atera, poltsetako likidoa berrezkuratu eta zartagin itsasgaitz batean haragia bi aldeetatik txigortu. Azkenik labean berotu.
  • Zartaginean saltsa egin: txerrikumeak askatutako zukuak berreskuratu poltsatik ateratako likidoarekin, ondo irakin eta txerrikume demi-glacea gehitu. Irakin eta iragazi. Gurin apur batekin loditu.
  • Saltsari txigortutako sesamo beltza gehitu. 

ZERBITZUA

  • Plater baten oinarrian madari konpota jarri eta haren gainean txerrikumea.
  • Alboan arto krematekin malko bat egin.
  • Txerrikumea saltsarekin napatu eta inguruan apaindu.
  • Plateretik txigortutako arto birrindu batzuk gehitu.
  • Txupito edalontzi batean madari salda jarri (epel) eta platerean ipini.
  • Zerbitzariek madari salda txerrikumea jan ostean edatea komenigarria dela adierazi beharko diete.

Nutrizio informazioa (errazio 1)

Energia
NaNkcal
Karbohidratoak
NaNg
Proteinak
NaNg
Koipeak
NaNg
Koipeak
NaNg
Zuntza
NaNg
Gantz azido aseak
NaNg
Gantz azido monoasegabeak
NaNg
Gantz azido poliasegabeak
NaNg
Kolesterola
NaNmg
Kaltzioa
NaNmg
Burdina
NaNmg
Zinka
NaNmg
A bitamina
NaNug
C bitamina
NaNg
Azido folikoa
NaNug
Gatza (Sodioa)
NaNmg
Azukreak
NaNg

Datuak adierazgarriak dira eta ez dira erabili behar mediku helburuetarako. Webgunearen arduradunak edozein erantzukizunetatik salbuetsita daude.