ES / EUS/ EN
MENU ERREZETAK
AZKENBURUKOAK
BIGARREN PLATERAK, ARRAINA
BIGARREN PLATERAK, HARAGIA
KAFEAK
KOKTELAK
KONFITERIA
LEHENENGO PLATERAK
OGIA ETA OKINDEGIKO PRESTAKINAK
SARRERAK ETA ENTSALADAK

TXERRI ETA ALBERJINIA BROXETA PIPERBELTZ BERDE SALTSAREKIN

10/06/2021

min

FAMILIA: HARAGIAK

Segundos platos, carne: Segundos platos, carne
BEGANOAK:
BARAZKIJALEAK:

ALERGENOAK

glutena

glutena

esnea

esnea

Osagaiak 5 ano/unitate -arentzat

Txerri-azpizuna
0,75 kg
Piper berdea
0,15 kg
Barrengorri naturala
0,10 kg
Alberjiniak
0,40 kg
Gatz mehea
0,02 kg
Tipula
0,30 kg
Piperbetz berde ehoa
0,15 g
Brandy sukalderako
0,05 l
Ekilore-olioa, 0,2 gradu
0,10 l
Esnegaina (harrotzekoa)
0,15 l
Adar tomatea
0,50 kg
Berakatza, burua
0,30 ud
Perrexil-sorta
0,10 ud
Ogi birrindua
0,05 kg
Gurina
0,05 kg
Patata
0,40 kg

Elaborazioa

AURREELABORAZIOAK

  • Txerri azpizuna garbitu, dadotan moztu eta gorde.
  • Barazkiak aurreelaboratu (tipula, piper berdea eta alberjinia ) dadotan moztu eta gorde.
  • Barrengorriak garbitu eta tamainaren arabera erdibitu edo laurdenetan zatitu eta gorde.
  • Tipula brunoisean txikitu eta gorde.
  • Demiglace apur bat gorde.
  • Tomateak garbitu eta gorde.
  • Berakatza brunoisean txikitu eta gorde.
  • Perrexila brunoisean txikitu eta gorde.
  • Patatak zuritu, dadotan moztu eta ur hotzetan mantendu.

ELABORAZIOA

  • Barazkiak salteatu (tipula, piper berdea eta alberjinia) guztiz kozinatu gabe eta gorde.
  • Barrengorriak salteatu erabat kozinatu gabe eta gorde.
  • Txerri-broxeta muntatu haragia eta barazkiak tartekatuz.
  • Tomateari goikaldea kendu eta gorde.
  • Berakatza, perrexila eta beste usain-belar batzuk ogi birrinduarekin nahastu eta gorde.
  • Tomatea ondu eta aurreko nahastura gainean ipini gurin dado batekin.
  • Laberatu 180ºC-an erabat kozinatu gabe eta gorde.
  • Patata xukatu, sueztitu eta gorde.
  • Brunoisean moztutako tipula oliotan sueztitu, piperbeltz berdea eta horren ur apur bat gaineratu. Brandyarekin lameztatu, demiglace apur bat erantsi eta trinkotzen utzi. Esnegain apur bat bota eta poliki-poliki irakiten utzi. Gatz puntua egokitu eta gorde.

ZERBITZUA

  • Txerri-broxeta plantxan markatu eta labean amaitu kozinatzen. 
  • Tomatea labean berotu.
  • Patatak frijitu.

PLATERERATZEA

  • Platereratu bi brotxeta anoa bakoitzeko, tomatea proventzako erara eta patata frijituak.
  • Piperbeltz berde saltsa gainetik bota txerri-broxetari.
  • Perrexil txikituarekin hautseztatu.

 

Nutrizio informazioa (errazio 1)

Energia
186.34kcal
Karbohidratoak
2.64g
Proteinak
1.13g
Koipeak
18.59g
Koipeak
18.59g
Azukreak
0.0g
Gatza (Sodioa)
0.0mg
Azido folikoa
18.69ug
C bitamina
5.12g
A bitamina
7.58ug
Zinka
0.39mg
Burdina
0.36mg
Kaltzioa
13.65mg
Kolesterola
0.0mg
Gantz azido poliasegabeak
11.75g
Gantz azido monoasegabeak
3.8g
Gantz azido aseak
2.24g
Zuntza
2.04g

Datuak adierazgarriak dira eta ez dira erabili behar mediku helburuetarako. Webgunearen arduradunak edozein erantzukizunetatik salbuetsita daude.