09/04/2024
krustazeo
arraina
sulfitoak
PLATEREZTATU:
Zerbitzuan bakailaoa Roner-ean egosi 50º C-tan 10 minutu. Otarrainxkak txikitutako urdaiazpiko gantzarekin salteatu, zainzuri eta perretxiko salteatuak gehitu eta dena ondo berotu.
Topedun plater sakon batean jarri zainzuri baten punta erreserbatuz gero apaintzeko. Bakailaoa poltsatik atera eta hornidurakin ipini bolumena emanez. Pil-pilari amerikarra gehitu eta bakailaoa nahaste honekin napatu. Amerikarrarekin inguratu eta erreserbatutako zainzuri punta zutunik ipini bakailaoa euskarri duelarrik.
Tipulin txikituaz hautseztatu eta tipulin adar pare bat gurutzatu. Kanpana jarri eta ke piperekin keztatu. Berehala zerbitzatu.
Datuak adierazgarriak dira eta ez dira erabili behar mediku helburuetarako. Webgunearen arduradunak edozein erantzukizunetatik salbuetsita daude.