12/02/2024
arrautzak
arraina
glutena
esnea
fruitu oskoldunak
kakahuetea
sesamo-aleak
soja
sulfitoak
AURREELABORAZIOAK
Oilaskoa maneatu eta atera bularkia. Ireki bularkia liburu erara, biltzea utzi dezan. Xehetu fruitu zikuak thermomixean (ez gehiegi) olio apur batekin eta sagarrarekin. Gatza eta piper-hautz zuriaz ondu bularkiak, filmaren gainean daudela eta fruitu zikuen pastarekin igurtzi. Bildu bularkiak, ondo eztutuz, azkenez izkinak lotuz korapilo batekin, gogor geratu daitetzen. Hozkailuan gorde.
Uraza higienizatu, garbitu eta juliana eran zatitu. Gorde.
Sagarrei bihotza kendu, zuritu eta zerrenda finetan moztu. Limoi-urarekin zipriztindu erdoildu ez dadin. Gorde.
Laranja bizian zuritu eta azalik gabeko atalak atera.
Perrexila brunoisean txikitu eta gorde.
Oharra: betegarria egiteko mahats pasak brandyan mazeratu behar dira ordu 1.(Gero iragazi)
ELABORAZIOA
Egosi oilasko-bularkia ondo zuri batean (labean ere egin daitezke lurrunetan). Hoztu eta 2 cm.ko uztaietan moztu.
Arbendolak txigortu eta hozten utzi. Gorde.
Ozpin-olioa prestatu.
Saltsa arrosa prestatu.
PLATERERATZEA
Jarri kontu handiz hegazti uztaiak plateraren beheko aldean.
Jarri uraza goiko aldean.
Apaindu cherry tomate batzurekin eta laranja atal batzurekin.
Hautseztatu almendra txigortuarekin.
ZERBITZUA
Apailatu urazak ozpin-olioarekin.
Hautseztatu perrexilarekin.
Datuak adierazgarriak dira eta ez dira erabili behar mediku helburuetarako. Webgunearen arduradunak edozein erantzukizunetatik salbuetsita daude.