Urdaiazpiko eta gazta mozteko makinan moztu. Gorde.
Orri-mamiei haitxoak kendu eta salda zurian egosi.
Egositakoan, nahi dugun neurrian zatitu orri-mamiak. Orri-mami baten gainean urdaiazpiko eta gazta xerra jarri eta beste orri-mami batekin estali. Gorde.
Porrua garbitu eta juliana erara moztu. Gorde.
Perrexila brunoise erara txikitu. Gorde.
ELABORAZIOA
Roquefort saltsa egin: esnegaina berotu irakin arte; roquefort gazta txikitu eta gehitu; nahastea egosi eraginez homogeneoa gelditu arte; lodi geldituz gero esnearekin arindu. Bero mantendu..
Orri-mami beteak arrautzeztatu: lehenengo pasa irinetatik eta gero arrautzetatik, jarraian frijitzeko; gehiegizko olioa kendu eta gorde.
Porrua irineztatu eta olio askotan frijitu tenperatura altuan; gehiegizko olioa kendu eta gorde.
ZERBITZUA
Behar de haina orri-mami labean berotu.
PLATERERATZEA
Plateraren oinarria Roquefort saltsa beroarekin estali eta gainean zerben orri-mamiak txukun jarri.
Erdian edo zerba orri-mamien gainean porru frijitu pixka bat jarri.
Azkenik, perrexil xehetuarekin apaindu.
Nutrizio informazioa (errazio 1)
Energia
27.2kcal
Karbohidratoak
0.0g
Proteinak
4.27g
Koipeak
1.12g
Koipeak
1.12g
Zuntza
0.0g
Gantz azido aseak
0.38g
Gantz azido monoasegabeak
0.54g
Gantz azido poliasegabeak
0.13g
Kolesterola
14.18mg
Kaltzioa
2.54mg
Burdina
0.46mg
Zinka
0.44mg
A bitamina
0.0ug
C bitamina
0.0g
Azido folikoa
0.2ug
Gatza (Sodioa)
0.0mg
Azukreak
0.0g
Datuak adierazgarriak dira eta ez dira erabili behar mediku helburuetarako. Webgunearen arduradunak edozein erantzukizunetatik salbuetsita daude.